jueves, 8 de diciembre de 2011

ALTSASUKO LIBURUTEGIAN



Txanelan herriko zerbitzuak ikasten ari garelako Altsasuko liburutegira joan ginen, liburutegia herriko zerbitzu bat delako. Iortia kultur-etxean zinema dago, bandak entseiatzen du, erakusketak eta liburutegia dago.


Gure andereño Belenek egun bat eskatu zuen liburutegira joateko. Justu egun horretan euria egin zuen, eta eguna atzeratu genuen. Andereñoa berriro liburutegira joan zen eta eguna atzeratu zuen.

Iñigo Aritzatik atera ginen, plazatik pasatu ginen. Azoka zegoen eta liburutegian sartu ginen.
 Liburutegiaren sarreran txartelak zeuden eta fotokopiagailua zegoen eta fotokopia bakoitzak hamar zentimo balio zuenLiburutegiaren sarreran txartelak zeuden eta fotokopiagailua zegoen eta fotokopia bakoitzak hamar zentimo balio zuen.




 Sartu ginen eta gero igo ginen eta goian irakurtzeko hamalau urte behar dira eta etxeko – lanak egiteko hamabi urte. 30.000 liburu zeuden eta nola ordenatzen ziren erakutsi ziguten. Jeitsi ginen eta ordenagailuetan egon ginen. 



Guzti hau Elena eta Mari Luzek esan ziguten.


Iñigo Aritzatik atera ginen Txiokara joateko, han Oier, Isaak eta Aimarrekin elkartu ginen liburutegira joateko. Liburutegitik bueltatzerakoan Txiokan gelditu ginen eta aurrekaldeko parkean hamaiketakoa jan genuen eta ondoren "polis eta kakos"era jolastu genuen.


Aitorrek Isaakekin jolastu zuen eta batzuk andereño Karmelerangana joan ziren eta bertso bat abestu genion bere urtebetetzea delako. Txiokatik Iñigo Aritzara bueltatu ginen.



Lasai gaude Mari Luzen azalpenak entzuten.