martes, 8 de noviembre de 2011

IÑIGO ARITZAKO 3. MAILAKOAK TXIOKAKO LAGUNEKIN ALTSASUN BARNA

Txanelan auzo mota desberdinak ikasten ari garelako Altsasun zehar ibilbide bat egin dugu 3. mailakoek  eta Txiokara joan ginen hango hiru ikasleekin elkartzeko eta hango hiru ikasleekin ibilbide bat egin genuen.
Ibilbide hau izan zen: Ikastola, San Pedroko Bidea, Larrainbide, Santo Cristo de Otadia, Zubeztia Enparantza, Foruen Enparantza, Gartzia Ximenez, Iortia Enparantza, Pilotaleku Enparantza, Altzania, Amaia, Zumalakarregi Enparantza, Erkuden, Gipuzkoa, Nafarroa, Isidoro Melero, Zelandi, Zelai kalea, Ikastola.

Txiokako lagunak
Oier, Aimar eta Isaak deitzen dira Txiokako lagunak.
Gela batean daude hiru irakaslekin Amaia, Garbine eta Oihane deitzen dira.
Oso ondo pasa zuten Zumalakarregiko parkean. Txirristatik botazen ziren, kolunpioan ibiltzen ziren. 
Haien gelan kale baten maketa egin dute, argazkia hemen dago.

Foru Enparantza
Alde zaharrean dago. Bakarrik oinezkoentzat da eta kotxeak ezin dira pasa.Garai bateko etxeak daude eta denda txikiak. Kaleak estuak dira. Kiosko bat dago zuhaitz bat ere. Eta Gure Etxea dago hemen erakusketak egiten dira. Iturri bat dago. Eliza handi bat dago eta Bergera gozotegia, Altsasuko dendarik zaharrena.


Iortia Kultur – etxea
Hemen batzutan zinema ikusten dugu. Hemen bandak entseiatzen du eta gela batean musika tresnak zeuden. Sartu eta ezkerrean liburutegia dago liburutegiaren goiko partean gelak daude. Iortia kultur etxearen ondoan tren bagoia dago etra bagoi hori turismo bulegoa da.


Zumalakarregi Enparantza
Langile - auzoa da. Leku txikietan pisuak eta pisuak daude. Han bi parke daude eta parkearen ondoan txutxe - denda bat dago. Arraindegi bat ere eta taberna bat. Lau sarrera daude eta parkearen ondoan iturri bat dago. Oso ondo pasatu genuen txirristatik botatzen. Taberrnaren ondoan kiosko bat dago.